Bitxikerien kabinetea

Musei Wormiani Historiako frontispizioa Worm-eko bitxikerien kabinetea erakutsiz

Bitxikerien kabineteak edo gauza miragarrien gelak esplorazio eta aurkikuntza handien garaietan (XVI eta XVII. mendeak) objektu arraro asko bildu edo erakusten ziren gelak ziren. Hauek naturako erreinu guztiak edo erreinuetakoren bat errepresentatzen zuten, hau da, animaliena, landareena eta minerala, gizakien gauzatzeez gain. Bitxikerien kabineteak gaur egungo museoen aurrekari zuzenak dira.

Orokorrean bitxikerien kabineteetan gaza xelebreak, esplorazioetan eginiko aurkikuntzak, instrumentu teknikoki aurreratuak erakusten ziren, Petri Errusiakoren objektu bildumaren kasuaren moduan. Horregatik, zientzia modernoaren garapenenean garrantzizko papera izan zuten, nahiz eta garaiko sinesmenak islatzen zituen ( ez zen arraroa gela hauetan “herensuge odola” edo pertsonai mitikoen hezurdurak topatzea). Katalogoen argitaratzeak, normalean ilustratuak,  garaiko zientzialarien aldetik  edukietara iristea ahalbideratzen zuen. Biologiaren zenbait esparrutako ikerketa goiztiarrak garrantzia izan zuen, fosilen, maskorren eta intsektuen bilduma irisgarriak sortzearen ondorioz.

Beste kasu batzuetan koadro eta margoak biltzen ziren Leopoldo Guillermo artxidukearen kasuan bezala, gaur egungo arte museoen aurrekari moduan har daitezkeelarik.

Bitxikerien kabineteak XVIII eta XIX. mendeetan zehar desagertu ziren. Objektu  interesgarrienak arte eta natur historia museotara eraman ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy